Koronabirusa Sakanan

Asteburuan 50 ikasle isolatu dituzte

Guaixe 2021eko maiatzaren 10a

Ikasgela bat hutsik. Artxiboa.

Asteburuan 319 ikasle sartu dira konfinamenduan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 319 ikasle sartu dira konfinamenduan asteburuan. Horiekin 1.366 ikasle daude beraien etxeetan bakartuta, guztien artean %2,20. Bizikidetza-talde egonkorrei dagokienez, 42 ikastetxetako 73 ikasgeletako kideak daude bakartuta, %2,09. Etxean isolatutako ikasleen astean 50 sakandar daude. Haien erdia Uharte Arakilgo San Migel eskolakoak dira, zehazki, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 14 eta 3-4 urteko 11. Gainera, Etxarri Aranatzeko Andra Mariko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 15 ikasle bakartu dituzte. Eta Altsasuko Zelandi eskolako haur hezkuntzako 3 urteko 10 ikasle.