Maiatzaren 9an amaitu zen Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera, eta harekin pandemia kontrolatzeko hainbat neurri aldatu ziren; Nafarroako Gobernuak indarrean mantendu zuen etxeratze muga, baita ostalaritzaren terrazen ordutegia ere. Neurria Nafarroako Auzitegi Nagusian ikertu dute eta bertan behera uztea erabaki du. Auzitegiak esan duenaren arabera, Nafarroako Foru Erkideagoak mugimendua mugatzeko konpetentzia dauka, baina kasu honetan kale edana sahiesteko ohiko legediarekin kontrolatu daitekela eta, beraz, etxeratze aginduak ez duela beharren eta proportzionaltasunaren araua betetzen.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du terrazen itxieraren ordutegia ratifikatu, orain 22:00etan dagoena. Azaldu duenez, itxiera ordutegi honek zentzua dauka etxeratze aginduarekin hura betetzeko egiten delako. Bukatzeko, topaketetan gehienez sei pertsonakoak izatea onartu du Auzitegiak beharren eta proportzionaltasunaren arauak betetzen direlako. Auzitegiaren erabakiaren ondoren, gaurtik aurrera 23:00etan itxi ahalko dute eta ostiraletan eta larunbatetan 01:00etan.