Txirrindularitza

Hugo Aznar Lazkaoko podiumean

Guaixe 2021ko mai. 13a, 10:20

Lasterketaren une bat. XABAT LAIGLESIA

Junior mailako proban Quesos Albeniz-Burunda taldeko Kortesko txirrindularia hirugarren postuan sartu zen eta Sakana Group-Sakanako Aimar Tadeo hamahirugarren postuan 

Larunbatean juniorren mailako XLV. Lazkaomendiko Proba jokatu zen, 95 kilometroko lasterketa gorabeheratsu eta gogorra, eta Sakanako txirrindulariak bertan aritu ziren. Lasterketa oso mugitua izan zen, etengabeko erasoekin, eta tropela erabat txikitu zen, txirrindulariak helmugara tantaka iritsi baitziren. Quesos Albeniz-Burunda taldeko Hugo Aznar txirrindularia aurreko postuetan sartu zen eta Korteskoa helmugan hirugarren sailkatu zen, Limousin-Oria taldeko irabazle Unai Zubeldia txapeldunetik (2:28:47) 5 segundora. Sakana Group-Aralar taldeko Aimar Tadeo 13. postuan sartu zen, 1:13ra. 

Sailkatu ziren gainontzeko sakandarrei dagokienez, Mikel Uncilla (Quesos Albeniz) 24. postuan sartu zen, 3:01era; Oihan Etxeberria (Quesos Albeniz) 31. postuan, 3:31ra; eta Ander Villalobos (Quesos Albeniz) 38. postuan, 4:12ra.