Gobernuak bi errepidetako zorua berrituko du

Guaixe 2021ko mai. 20a, 11:00
Autobia asfaltatzeko lanak. Argazkia: Nafarroko Gobernua.

Lizarragako portua eta Etxarri Aranatz arteko errepide zatia eta Sakanako Autobian (A-10) Lakuntza eta Altsasu arteko hainbat tartetan. Zoru berritzeak bide segurtasuna hobetzeko eginen ditu.

Nafarroako Gobernuak Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez 5 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako Errepide Sareko 10 errepidetako tartetan zorua konpontzeko. Errepide horien zoruaren egoerak “berehalako jarduketa” eskatzen du eta errepide tarte horietan zorua konpondu eta birgaitu eginen da. Gaurko bilkuran foru administrazioak hobekuntza lan horietarako kontratazioa baimendu du. 

Konponketak eginen diren errepideen artean Sakanako bi daude. Alde batetik, NA-120 errepidea, Lizarragako portuko iturri gaineko bihurgunetik (31. km) Etxarri Aranazko sarreraraino (38. km). Bestetik, Sakanako Autobian (A-10) Lakuntzako gasolindegi paretik (15,5 km) Altsasuko Dermau industrialde pareraino (29,5 km). Bi puntu horien artean hainbat tokitan berrituko dute zorua. Lan bakoitzaren exekuzio-epea lau astekoa da.

Bide-segurtasuna hobetzeko
Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusitik bide horiek zirkulaziorako errodadura azalera seguruago eta erosoago batekin hornitu nahi ditu lan horiekin, erabiltzaileen bide-segurtasuna bermatzeko. Kontserbazio Zerbitzuko langile teknikoek eginiko azterketak agerian utzi du, seinaleztatutako tartetan, itxuragabetasunak existitzen direla pneumatikoak bide-zorua ukitzen duen unetan, hala nola narriadura bat zoruaren geruza multzoaren kohesioan; gainera zenbait kasutan bide-zoru atalak altxatuta daude, eta horrez gain zuloak eratzen hasiak dira.