Santiagoko bidean doan Ama Birjina ibarretik pasako da

Guaixe 2021ko mai. 14a, 11:42

Leireko monasterioko fraideak Ama Brijinaren irudiari harrera egiten. Argazkia: www.madreven.es

Zaragozako Pilar basilika eta Santiago de Compostela lotuko dituen erromesaldia maiatzaren 1ean abiatu zen. Andra Mariren irudiarekin batera erromesak oinez doaz. 

Sakanan larunbatetik asteazkenera egonen da.

Ibilbidea

  • Maiatzak 15, larunbata. Iruñea-Irurtzun
    10:30ean Iruñeko katedrala. Meza nagusia eta irteera.
    17:00etan Irurtzungo Tourseko San Martin parrokian harrera, kantuak, olerkiak eta lore eskaintza
  • Maiatzak 16, igandea. Irurtzun-Zamartze monasterioa
    
12:00etan Irurtzungo Tourseko San Martin parrokian meza.

    13:00etan Agur ekitaldia eta irteera.

    14:00etan Itxasperriko Santiago ermitan bazkaltzeko geldialdia.

    15:00etan Erromesaldia berriro martxan.
    
17:00etan Zamartzeko Santa Maria ermitan otoitz giroa sortzeko harrera ekitaldia, Etxarri Aranazko musikariak, saindua gurtzea eta bezperak. 


  • Maiatzak 17, astelehena. Zamartzetik Aralarko santutegira.

    12:00etan Zamartzeko Santa Maria ermitan meza.

    14:00etan Agur ekitaldia eta irteera.
    
17:00etan Aralarko santutegian harrera eta otoitz bijilia. Via lucis edo argiaren bidea, bere ideia eta erlijioagatik jazarriak diren pertsonen alde otoitz eginen dute. 


  • Maiatzak 18, asteartea. Aralarko santutegia-Etxarri Aranatz.

    11:00etan Aralarko santutegian meza eta agurra.

    14:30ean Zamartzeko Santa Maria ermitan bazkaltzeko geldialdia.

    16:00etan Martxari berrekinen zaio.

    19:00etan Etxarri Aranazko Andra Mari ermitaren kanpoko aldean (eguraldiak laguntzen badu) harrera, olerkiak, otoitza eta abesbatza musika.


  • Maiatzak 19, asteazkena. Etxarri Aranatz-Lizarrusti-Ordizia.

    11:00etan Etxarri Aranazko elizan meza, Juan Aznarez gotzain laguntzailea buru dela, eta agurra
.
    12:00etan Irteera.

    15:30ean Lizarrusti gaina. Irudiaren agurra Nafarroari.