Errefuxiatuen kanpamendua Iortiako zabalgunean

Guaixe 2021ko mai. 14a, 14:06

Antolakuntzan aritutako eragile guztiak egon ziren aurkezpenean.

Hamabostaldi solidarioa bukatzeko 'Migranteak eta errefuxiatuak ongi etorri' ekimena antolatu dute biharko, larunbata, 10:00etatik 14:30era.

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak, Tarima Beltza antzerki taldeak, Zaporeak elkarteak eta Help-Na Nafarroako suhiltzaile boluntarioen elkarteak migratutako eta errefuxiatutako pertsonekiko elkartasun hamabostaldia antolatu dute. Eta hura despeditzeko errefuxiatu eremu bat irudikatuko dute Altsasuko kultur gune pareko zabalgunean. 

Handik pasatzen direnek errefuxiatu eremuetako bizi baldintzak zein diren ezagutzeko aukera izanen dute. Errefuxiatu eremu bat elikatzez arduratzen den sukalde bat nolakoa den ikusi eta halako eremu batean janari banaketa zer den jakin nahi duenak Iortia kultur gune paretik pasa daiteke, halako baten simulazioa eginen baita. Horrekin batera, izanen da gehiago ere. Migratutako pertsonekiko aurreiritzi eta zurrumurru asko daude. Horien berri ematen duen txoko bat prestatuko dute. Handi pasatzen denak eta zurrumurru faltsu bat hausten duenak oparia jasoko du. Zabalguneko beste txoko batean txapak egiteko tailerra izanen da. 

Altsasuko institutuko batxilergoko ikasleek ere beraien txokoa izanen dute, errefuxiatuen egoera, migrazioa, Giza Eskubideak eta abar lantzen dituen tribiala egin baitute. Bestalde, Pantxika Lamurrek giza eskubideen egoerari buruz hausnartzeko aukera emanen du eguerdian. Haren ondoren, 13:00etan, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako Oihuarima taldeak Izaro abeslariaren Errefuxiatuena abestia gorpuztuko du. 

Eguna borobiltzeko, 19:00etan, Tarima Beltza antzerki taldeak A la de riva antzezlana eskainiko du Iortia kultur gunean. Sarrerekin lortutakoa Zaporeak elkartearendako izanen da. Kultur gunean bertan domekara arte Fernando Garcia Arevalo fotokazetariaren Gibraltarko itsasarteari buruzko argazki erakusketa ikusgai izanen da. Sakanako hainbat dendatan migrazioaz hausnarrarazi nahi duten kartelak irakurgai daude. 

Egitaraua

  • Maiatzaren 15era arte


    Gibraltargo itsastartearen zabalean, 25 urte, 25 istorio Fernando Garcia Arevalo fotokazetariaren argazki erakusketa. Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, astegunetan 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan emanaldiaren aurretik eta domekan 18:30etik 19:30era.
  • Maiatzak 15, larunbata. 
Migratuak eta errefuxiatuak ongi etorri Sakanara! Ekimena. Iortia zabalgunean. 

    10:00 Errefuxiatuen kanpamenduaren irekiera: Errefuxiatuen errealitatea ezagutzen, zurrumurruen inguruko hausnarketa, txapak egiteko tailerra eta janari banaketaren simulazioa.

    12:00 Pantxika Lamur giza eskubideekin!
    1

3:00 Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako Oihuarima taldearen dantza saioa. 


    14:00 Errefuxiatuen kanpamenduaren itxiera.
    19:00etan Tarima Beltza antzerki taldearen A la de riva antzezlana Iortia kultur gunean.
Erlazionatuak

Sakana haran anitza da

Erkuden Ruiz Barroso 2021 mai 11 Altsasu

"Ezin nuen beste alde batera begiratu"

Erkuden Ruiz Barroso 2021 mai 12 Altsasu