Astelehenean 67 eta 69 urte arteko 170 altsasuar, olatzagutiar eta ziordiarrek jaso zuten txertoa. Adin bereko Lakuntza eta Urdiain arteko 168 sakandarren txanda izan zen asteartean Etxarri Aranatzen. Herenegun Aizkorbe eta Arruazu arteko 162 pertsonak jaso zuten txertoa Irurtzungo kiroldegian. Eta toki berean, atzo, 60 eta 65 urte arteko 636 pertsona izan ziren txertoa jaso zutenak. Guztiek ere Pfizer etxekoa.
Maria Txibite Nafarroako presidenteak aurreratu duenez, ekainean 40 eta 50 adin tartekoei txertatzen hasiko dira Nafarroan.