Nafarroako Gobernuak, Lakuntzako Udalari kontsulta egin ondoren, igandean kenduko du COVID-19 gaitzaren hedapenari eusteko herrian ezarritako perimetro itxiera. Salbuespenezko neurriek, maiatzaren 1etik indarrean daudenak, herriaren kutsadura- eta positibotasun-indize handiak murrizten lagundu dute, baita hautemandako goranzko joerak ere.
Lakuntzan (1.275 biztanle), intzidentzia 7 egunera jaitsi da: 100.000 biztanleko 4.065 kasu erregistratu ziren perimetroaren itxiera-datan, eta 703 kasu gaur egun. Era berean, kutsatze-ratioa beheranzkoa da, bai biztanleria osoan, bai 64 urtetik gorakoetan, eta kasu positiboen trazabilitatea eta jarraipena oso handia da.
Ikasleak
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo 95 ikasle sartu ziren konfinamenduan. Horiekin 1.110 ikasle dira beraien etxeetan bakartuta daudenak, guztien artean %1,79. Bizikidetza-talde egonkorrei dagokionez, 34 ikastetxetako 59 ikasgeletako kideak daude bakartuta, %1,69. Konfinamenduan sartu diren azken ikasle sakandarrak honakoak dira: Uharte-Arakileko San Miguel ikastetxeko LHko 1. mailako 7, Altsasuko Zelandi ikastetxeko LHko 4. mailako 11.