Donostiako Miramar jauregiak Euskalkom jardunaldiak hartu zituen garagartzaro hasieran. Han bildutako kazetariek euskal prentsari buruzko hausnarketak partekatu zituzten. Emaitzarekin gustura, jardunaldiak udazkenean segida izatea aurreikusi zuten, prentsa eta ikus-entzunezkoen arloak aztergai hartuta. Euskarazko hedabideen enpresa eta kazetaritza arloak zaintzean zuten ikuspegia jarrita.