Mugarik Gabeko Nafar Elkartasuna gobernuz kanpoko erakundeko kideak garagartzaroaren 13an Errusiarako bidea hartu zuten, udaldia pasako zuten haur Errusiarrak non bizi ziren jakin eta zituzten osasun eta bestelako beharren berri zehatz jakiteko. Garagartzaroaren 23an iritsi ziren haurrek bi hilabete eman zituzten Sakanan. Irurtzunen 38 egon ziren eta hirugarren uda zuten bertan. Gainontzekoak Uharte Arakilen eta Altsasun egon ziren; estreinako aldia zen herri horietara joaten zirena.