Udaberriko tonbola bueltan da

Guaixe 2021ko mai. 18a, 11:31
Jendea kalean. Artxiboa.

Sakanako, Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak zuzenean 1.800 euroko balioa duen sariak banatuko dituzte.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak (SDOZE), Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, Udaberriko Tonbola antolatu du, denboraldiko salmentak sustatzeko eta hurbileko merkataritza laguntzeko. atzo hasi eta hilaren 29ra arte SDOZEko kide diren establezimenduetara joan eta erosketak egiten dituenak txartel bat jasoko du. Hura zabaldu eta ibarreko ostalaritzan kontsumitzeko baleak eskuratzeko aukera izanen da. Gainera, txartela gorde beharko da, smart-tv bat zozketatuko baitute. Zenbaki saritua garagartzaroaren 1ean jakinaraziko dute.