Ibarreko toki polit edo atseginenaren bila

Guaixe 2021ko mai. 18a, 14:05

Sakanako ikusopegia Ergako tontorretik.

Sakanako Mintzakidek antolatu du lehiaketara tokiaren irudia eta azalpena bidali behar dira hilaren 31 baino lehen.

Sakanako tokirik polit edo atseginena aukeratzeko lehiaketa antolatu du Mintzakidek. Euskarazko dakien edozeinek parte hartu dezake lehiaketan. Parte hartu nahi dutenek, gogoko duten toki horretara joan eta bideo labur batean lekua zergatik duten atsegin azaldu behar dute. Tokira joan ezin dutenek argazkia aurkeztu dezakete, eta harekin batera, audio mezua. Parte-hartzaileek 600 482 024 telefonoaren whatsappera bidali behar dituzte beraien proposamenak. Aurkeztutakoen artean Mintzakideren material kutxa eder bat zozketatuko da. 

Harremanetarako
600 482 024 telefono zenbakia, sakana_mintza@aek.eus e-posta helbidea edo Sakanako Mintzakideak Facebook-eko profila, AEKren Itsasi euskaltegia (Altsasu, Gartzia Ximenez 43, 948 468 258) edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua (948 464 840).