Txirrindularitza

Hugo Aznar eta Jon Erdozia Segurako Top-Tenean

Guaixe 2021ko mai. 19a, 10:35

Hugo Aznar, Egian. Artxiboa.

Larunbatean jokatutako Segurako Sarian Quesos Albenizko txirrindularia 6. sailkatu zen eta Sakana Groupekoa 8. postuan

Larunbatean juniorren mailako Segurako Saria jokatu zen, 81 km-ko lasterketa mugitua. Bellota-Goierri taldeko Nicolas Alustiza izan zen garailea (2:06:41), helmugara bakarrik iritsita. Lehen 10 postutan Sakanako taldeetako bi txirrindulari sartu ziren. Quesos Albenizko Hugo Aznar 6. sailkatu zen, eta Sakana Groupeko Jon Erdozia 8., biak 21 segundora. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Mikel Unzilla (Quesos Albeniz) 22. sartu zen, Aimar Tadeo (Sakana Group) 30., Unai Garro (Sakana Group) 31., Jon Koldobika Urrusolo (Sakana Group) 84. eta Xabier Borrega (Quesos Albeniz) 100. postuan. Taldekako sailkapenean Quesos Albeniz 3. sailkatu zen.