Nafarroako Gobernua COVID-19 birusa kontrolatzeko neurriak "modu mailakatuan malgutzen" ari da. Helburua udarako trantsizioa "graduala, progresiboa eta arduratsuan" egitea da. Egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, ostiralean, maiatzaren 21ean, 17/21 Foru Agindua indarrean jarriko da. Momentuz, eta egoera aldatzen ez bada, neurriak ekainaren 4ra arte indarrean egonen dira.
Ostiraletik aurrera indarrean egonen diren neurri berriak:
- Gastronomia elkarteak irekitzeko aukera izanen da, %30 edukierarekin. Elkarte bakoitzari dagokio zer eginen duen erabakitzea.
- Bilerak egiteko neurria "murriztatzaileak" "gomendio" bihurtuko dira. Hortaz, gomendioa gehienez hiru bizikide unitateko zortzi pertsona biltzea izanen da.
- Zenbait jardueren ordutegia ordu bat luzatuko da eta 21:00etatik 22:00etara luzatuko da itxiera ordutegia.
- Dendetako edukiera handituko da ere: %50etik %60era.