Txirrindularitza

Mikel Regilen beste podium bat

Guaixe 2021ko mai. 20a, 10:30

Quesos Albenizko altsasuarra hirugarren sailkatu zen Mendaro Herria Lehen Sari Nagusian

Igandean kadeteen mailako Mendaro Herria 1. Sari Nagusia jokatu zen, 55 kilometroko proba. Proba esprintean erabaki zen eta Donosti Berriko Aimar Alarcia gailendu zen. Quesos Albenizko Mikel Regil 3. sailkatu zen, denbora berean. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Aritz Oiarbide 17. postuan sartu zen, Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 54., Adrian Martinez (Sakana Group) 83., Manex Zufiaurre (Sakana Group) 85., Iker Agudelo (Quesos Albeniz) 92. eta Anartz Garcia de Albeniz (Sakana Group) 94.