Areto futbola

Aralar Mendik Ablitasen kontra jokatuko du denboraldiko azken partida

Guaixe 2021ko mai. 20a, 12:36

Aralar Mendi.

Hirugarren mailako zazpigarren multzoko igoera fasean Aralar Mendik atseden jardunaldia zuen eta bosgarren postuan jarraitzen du, igotzeko aukerarik gabe. Kategoria mantentzeko fasean Xotak 5 eta 6 galdu zuen denboraldiko azken partida 

Asteburuan 3. mailako areto futboleko 7. multzoko igoera faseko 9. jardunaldia jokatu zen. Uharte Arakilgo Aralar Mendiri atseden jardunaldia zegokion. Gainontzeko taldeek egindakoa kontuan hartuta, sailkapenean Anaitasunak jarraitzen du lider (15 puntu) eta Aralar Mendi 5. postuan dago, 5 punturekin, igotzeko aukerarik gabe. Asteburuan igoera faseko 10. jardunaldia jokatuko da, azkena, eta sailkapenean 3. postuan dagoen Ablitasen kontra jokatuko du Aralar Mendik, larunbatean, 12:00etan. Ahalik eta itxura onena emanez despeditu nahi dute denboraldia uharte arakildarrek. 

Xotak 3. postuan despeditu du liga
3. mailako areto futboleko 7. multzoko 2. faseko 7E multzoko txapelketako 6. eta azken jardunaldian Xotak Kirol Sport hartu zuen Atakondoan. Partida oso lehiatua izan zen. Xota 2 eta 0 aurreratu zen Angel Maria Villarrek eta Eneko Morgadok sartutako golekin, baina Kirol Sportek partidari buelta eman zion eta 2 eta 3 aurreratu zen. Hortik aurrera atzera ere irurtzundarrek hartu zuen agintea, Jose Calvok eta Xabier Erbitik (2) 5 eta 3 aurreratu baitzuten talde berdea, baina Kirol Sportek erantzun bikaina izan zuen eta azken minutuetan bosna berdintzea eta seigarren gola, garaipenarena, sartzea lortu zuen. 

Kategoriari eusteko 2. fasean, sailkapenean Garbayo Chivite Cintruenigo sailkatu da lehena (16 puntu) eta Xotak 3. postuan despeditu du liga (9 puntu). 3. mailari eustea lortu du talde berdeak.