Saria duten erosketak

Guaixe 2021ko mai. 24a, 13:28

Emakumezkoa Udaberriko Tonbolako kartelari begira.

Ibarreko dendetan erosketak egiten dituztenek, erositakoaz aparte sari batekin atera daitezke, hirugarrenez, Udaberriko Tonbola martxan baita.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak (SDOZE), Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Udaberriko Tonbola antolatu du. Hirugarren aldia da udaberrian halako kanpaina egiten duena. Haren helburua da ibarreko dendetan erosketak egitera bultzatzea, horrela, gertuko merkataritza eta herriak bizirik mantentzen laguntzeko. 

SDOZEk joan den astelehenean jarri zuen kanpaina martxan eta hilaren 29ra arte hala segituko du. Antolatzaileen helburua da saritan 1.800 euro banatzea. Elkarteko kide den establezimenduren batean erosketa egiten duenak txartel bat jasoko du. Aurreko urteetan tokatutako saria dendan bertan jasotzen zuen sarituak. Baina pandemiagatik Udaberriko Tonbolaren formatua aldatu behar izan dute elkartekideek. Beraz, txartel saritua dutenek ibarreko ostalaritzan kontsumitzeko bale bat eskuratuko dute. Horrela, COVID-19 gaitzak eragindako osasun krisiak gehien kolpatu duen sektorea, ostalaritza, lagundu nahi du SDOZEk. 

Bestalde, banatutako txartel guztiak gorde egin beharko dira, haien artean smart-tv bat zozketatuko duelako SDOZEk. Zenbaki sarituaren berri garagartzaroaren 1ean emanen du elkarteak www.sakanakogida.eus webgunearen bidez.   

Kanpainan parte hartzen duten establezimenduak:

  • Lakuntzan:
    Tania arraindegia
    Juncal autozerbitzua
    Isidoro Arregi harategia
  • Etxarri Aranatzen:
    Kaxeta liburu denda
    Sabando
    Argiro Optika
    Hostogorri altzariak
    Comercial Etxarri altzariak
    Lizardi
    Etxarri Hortz Klinika
    Leku-Ona Taberna
    Derry taberna
    Iñaki Ileapaindegia
    Olatz Etxagibel farmazia.
  • Olatzagutian:
    Pako harategia
  • Altsasun:
    Txartel Kopia
    Arkatz liburu denda
    Asensio Moda
    Ekin Moda,
    Izara
    Lezea kirolak
    Ramos elektrizitatea
    Ramos etxetresna elektrikoak
    Cristina fruta denda
    Iker kirolak
    Joselen Moda
    Larka emakumezkoa gizonezkoa
    Lasa kirolak
    Mari Carmen
    Marigorri
    ML Moda gizonezkoa
    ML Moda emakumezkoa
    Sakana optika
    Sare oinetako denda
    Tu tienda especial
    Txikitxo
    Xagu informatika
    Gertu Sakana
    Allianz aseguruak
    Akeita kafetegia
    Sorkunde harategia
    Bengoetxea oinetako denda
    Katuka
    Gautxori taberna
    Pinpilinpauxa haur moda
    Lorea lore denda
    13 Udaberri lore denda
    Iulene mertzeria
    Agurain inmobiliaria
    Liburunda paper denda.