Bost sakandar Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Guaixe 2021ko mai. 25a, 11:00
2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. BERTSOZALE ELKARTEA

Maiatzaren 29an, larunbatean, jokatuko da Oinak buruan Lesakan. 14 eta 18 urte bitarteko hamaika bertsolari gaztek parte hartuko dute

Maiatzaren 29an, larunbatean, jokatuko da 2021eko Oinak buruan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Lesakako Harriondoa kultur etxean, 17:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izanen da eta nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatziz erreserbatu daiteke. Aretoaren edukieararen %50ekoa izanen da

14 eta 18 urte bitarteko hamaika bertsolarik parte hartuko dute txapelketaren 35. edizioan, tartean bost sakandar: Harrieta Artieda Diez etxarriarra, Iraia Agirre Azkarate altsasuarra, Larraitz Goikoetxea Zuriarrain altsasuarra, Oinatz Zelaia Gorrotxategi bakaikuarra eta Olatz Bados Ganuza altsasuarra. Haiekin batera Ainhoa Arrizabalaga Sanchez iruindarra, Amaiur Goñi Elortza beratarra, Beñat Astiz Isasi barañaindarra, Bittori Elizalde Soto iruindarra, Eki Mateorena Zozaia laitzarra eta Etxahun Azkarraga Fernandez etxalartarra ariko dira. Saioa Ainhoa Larretxeak aurkeztuko du eta Aimar Sagastibletza, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena izanen dira saioko epaileak. 

Txapelketak bi fase izanen ditu: lehenengo fasean bertsolari guztiak ariko dira. Bigarren fasera lau bertsolari sailkatuko dira.