Alaitz BHIko ikasle sakandarrak

"Ikasturte amaieran musikal bat egin dugu"

Erkuden Ruiz Barroso 2021ko mai. 26a, 15:00
Izaro, Amaiur, Ibai, Miren eta Izadi BaraƱaingo Alaitz BHIko ikasle sakandarrak. UTZITAKO

Alaitz BHIko hainbat ikaslek musikal bat sortu dute ikasturte amaierako. Tartean bost sakandar daude. 

Amaiur Goikoietxea altsasuarrak, Miren Irisarri altsasuarrak, Izadi Barandiaran bakaikuarrak, Izaro Begiristain etxarriarrak eta Ibai Lumbreras arbizuarrak Barañaingo institutuan ikasten dute. 

1. Arte Eszeniko, Musika eta Dantza batxilergoa ikasten duzue, zergatik?
Amaiur: Dantzaren eta musikaren mundua gustatzen zaizkit.
Miren: Musikaren mundua gustatzen zait ere.
Izadi: Iturramara joan behar nintzen, baina aurretik hemen egondakoek gomendatu zidaten esperietzia polita zelako.
Izaro: Ni ere musikarengatik eta mundu hau gustatzen zaidalako.
Ibai: Mundu hau gustatzen zait ere, eta horretan lan egitea gustatuko litzaidake.

2. Oraindik batxilergo mota ezezaguna da. Zertan datza?
Amaiur: Orain ezagutarazten ari da; Sakanako jendea etorri da. Esperientzia oso ona izaten ari da. Hasieran pixka bat lotsa dena berria zelako, baina orain oso gustura.
Miren: Sakanarekin alderatuz aldatzen da.
Izadi: Giroa, batez ere.
Ibai: Zure mundua zabaltzen duzu.

3. Nolakoa da zuen ikas egun bat?
Izadi: Urte amaieran musikal bat egin behar izan dugu, eta ebaluaketaren arabera gauza desberdinak egin ditugu. Adibidez, azken ebaluaketan jo eta ke musikalarekin egon gara.
Miren: Hasieran gehien bat teoria izan zen.
Amaiur: Gitarra ikasi genuen ere. Dena musikalera bideratuta dago.
Izaro: Egunean zehar irakasgai tronkalak ditugu, eta gero modalitateakoak direnak. Horietan egon gara prestatzen.

4. Musikala ‘Lurperatutako ahotsak’ deitzen da. Nola prestatu duzue?
Izadi: Gaia irakasle batek proposatu zuen eta ados egon ginen.
Amaiur: Musikala eszenaka eta taldeka antolatu genuen eta gero bakoitzak bere eszena prestatu behar zuen.
Izaro: Batzuk arropa taldean zeuden, beste batzuk koreografiak muntatzen…

5. Zer kontatzen du?
Amaiur: Gerra zibilaren garaian Lodosara zirku italiar bat iritsi zen. Egun batetik bestera denak desagertu ziren. Badauka kutsu nahiko fantastikoa ere.
Miren: Errealitatean oinarrituta dago, baina gero atzetik asmatu dugun beste istoria bat dago.

6. Ikerketa lana egin behar izan duzue?
Izaro: Bi dokumental ikusi genituen eta zalantzan egon ginen Ezkabakoa egitean. Lodosakoa egitea erabaki genuen. Gero talde bakoitzak bere zatia ikertu du.

7. Nolakoa izan da talde lana?
Miren: Adibidez, dantza taldeak koreografia egiten zuen eta besteei erakusten zien.
Izadi: Ikasturte hasieran esan ziguten ikaskideekin gatazkak egongo zirela, baina ez da hala izan.

8. Klasean ikasitakoa praktikan jarri duzue?
Amaiur: Uste dut azterketa izango zena musikala egitea dela. Ikasten duzu bai ala bai. Elkarlanean aritzen eta sortzen ere ikasten duzu.

9. Zein da zuen papera musikalean?
Amaiur: Mundu fantastikoan dantza egiten dut eta zirkuko protagonista naiz. Dantzatik natorrenez dantza egitea ez zait hain zaila egin, baina antzezpena bai. Antzezten dudan lehenengo aldia da.
Miren: Zirkuko pertsonaia bat naiz. Berez ez dugu hitz egiten, eta dantzak nahiko errazak dira. Ikuskizunari indarra ematen diogu.
Izadi: Amonaren papera egiten dut eta mundu fantastikoan ere dantza egiten dut. Dantza egiten dudanez, alde hori erraza izan da. Amonaren papera kostatu zait, aurretik ez dudalako egin. Ahotsa proiektatu behar da eta paperean sartu.
Izaro: Zirkuko pertsonaia bat naiz, eta gero koroan nago ere. Koroan denak agertzen gara. Kantatzen oso gustura. Normalean ez dut kantatzen eszenatoki batean, eta ongi.
Ibai: Zirkuko pertsonaia bat naiz eta koroan ere abesten dut. Ez dut hitz egiten, baina hasieran pentsatzen nuen gehiago kostatuko zitzaidala, eta ez da hainbesterako izan.

10. Aurretik agertokiaren gainean esperientzia zenuten?
Izadi: Dantzan.
Amaiur: Dantzan, eta pianoa jotzen eta abesten.
Izaro: Instrumentu bat jotzen dut eta musika emanaldiren bat egin dut, baina beste pertsona batzuekin batera ez.

11. Lodosan mustu zenuten, eta ostiralean Burlatan egon zineten. Zer moduzko esperientzia izan da?
Miren: Lodosan bi saio egin genituen edukieragatik jende gutxi sartzen zelako eta lehenengoan oso urduri geundean. Hurrengoetan gehiago disfrutatu genuen. Burlatakoak kurtso amaiera zela esan nahi zuen, eta berezia izan da.
Izaro: Lehenengo saioan tentsioa nagaritu nuen, baina polita izan zen. Giroa oso ona zen. Bigarrenean lasaitu nintzen pixka bat. Pila bat disfrutatu nuen.