COVID-19ari aurre egiteko neurriak pixkanaka eta modu mailakatuan malgutzen ari badira ere, kasu positiboen inzidentzia kasukn handitzen diren tokietan neurri bereziak hartuko direla jakinarazi du Nafarroako Gobernuak: Herriaren perimetro itxierarekin batera, etxeratze agindua ezarriko da, tabernen barruko aldeak itxiko dira eta bilkurak bakarrik etxekideen artean egin ahalko dira. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren onespena beharko da.
Neurriak hauek hartzeko 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia metatuari begiratuko zaio: mila kasu gainditzen badira 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrieta, 5.000 eta 1.000 artekoetan 750 kasu gainditzen badira eta 10.000tik gorakoetan 600 kasu. Trazabilitatea %70etik beherakoa bada, egindako testen %10 baino gehiago positiboak badira edota osasun agintariek kezkagarritzat duten aldaera bat oso handia bada ere ezarriko da perimetro itxiera eta horrek dakartzan neurriak.