Bide Berdeen Eguna Plazaolan

Guaixe 2021ko mai. 28a, 13:37
Irurtzungo autokarabana gunea egin berritan.

Larunbatean ospatuko da eta 10:30ean Irurtzungo autokarabana gunea mustuko dute.

Garai batean trenbide zirenak gaur egun bide natural bilakatu dituzte, bide berde izena hartzen dute, lurraldean turismo iraunkorragoa sustatzen dutelako. Halako bideek beraien eguna ere badute eta Arakilgo eta Irurtzungo udalak kide diren Plazaola turismo partzuergoak hainbat jarduerekin ospatuko du. Aurten ospakizuna Imozko Latasa herriak hartuko du. Hara joateko pasioak eginen dituzte Lekunberritik eta Irurtzungo hilerritik abiatuta. Plazaola bide berdeko Irurtzun eta Latasa arteko 6 km-ak egin nahi dituztenek 11:00etan dute hitzordua jarrita, oinez edo bizikletaz joan daiteke. Parte hartzaileen artean bertako produktuen sorta bat zozketatuko dute. Txangolariak abiatu baino ordu erdi lehenago, 10:30ean, Irurtzungo Udalak bide berdearen ertzean egin duen autokarabana eta bizikleta gune berria mustuko da. 

Latasako egitaraua

  • 10:00 Nordic walking martxa. Hastapenak eta ibilaldia Imozko ibilbidetik. Aurretik izena eman.
  • 11:00 Latasa, Urritza, Latasa ibilbidea (4 km). 
    Haurrendako Lur Kortaren animazioa.
  • 11:00-15:00 Artisau azoka. Taloa, gazta, etxeko ogia, eztia, zura…
  • 11:30-14:30 Biltegia-ko ohiko bizikleten eta bizikleta elektrikoen alokairua eta probaketa.
  • 12:00 Nordic walking martxa. Hastapenak eta ibilaldia Imozko ibilbidetik. Aurretik izena eman.
  • 13:00 Bicimundo antzezlana, Cia Levelibular eta Dabintxi.