Bertsolaritza irakasle baten bila

Guaixe 2021ko eka. 1a, 10:21

Bertso eskola Pikuxarren. NAF. BERTSOLARITZA ELKARTEA/ARTXIBOA

Nafarroako Bertsozale Elkarteak Sakanako ikastetxeetan eta Bertso Eskoletan aritzeko irakasle batendako lan deialdia egin du

2021-2022 ikasturtean Sakanako ikastetxeetan eta Bertso Eskoletan aritzeko irakasle bat behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta horretarako lan deialdia plazaratu du. Hautagaiek Curriculum Vitaeak eta motibazio gutunak ekainaren 10a baino lehen bidali behar dute nafarroa@bertsozale.eus helbidera. 

Nafarroako Bertsozale Elkarteak obrako kontratua eta lanaldi erdiz eskaintzen du. Ordutegi moldagarria izenen da eta kontratuaren iraupena 2021-2022 ikasturtea izenen da. Bestetik, bertsolaritza irakaslearen eginkizun nagusiak Bertsolaritza irakaskuntzan programa ematea, Bertso Eskoletan irakasle aritzea, eta ibarran bertsolaritzaren hezkuntza proiektuaren eragiletza lana egitea izanen ziren. 

Hautagaiek unibertsiatetko lizentziatura, diplomatura edo gradu tituludunak izan behar dute, bertsogintzan eskarmentua izan behar dute, euskara maila altua, eta gidatzeko baimena eta autoa izatea eskatzen du elkarteak ere.

Sakanako eskualdearen ezagutza izatea, haur eta gazteekin didaktika alorrean aritu ziana, elkartearen proiektuaren eta jardunaren ezagutza izatea, kudeaketara eta bulego lanetarako gaitasuna izatea eta izaera planifikatua, ordenatua, ikinztailea eta dinamikoa izatea baloratuko dute ere.