Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 349 ikasle konfinatu ditu asteburuan. Horiekin, 719 dira gaur egun beren etxeetan isolatuta dauden ikasleak, hau da, ikasle guztien % 1,16. Gelaka, 41 gela konfinatuta daude 24 ikastetxetan, hau da, ikasgela guztien % 1,17. Asteburuan konfinatutako ikasleen artean 62 sakandar daude. Uharte Arakilgo San Migel eskolako 25 ikasle daude etxean isolatutakoen artean, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 13 eta Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 12. Gainera, Etxarri Aranazko Andra Mariko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 9 ikasle konfinatu dituzte, baita Etxarri Aranazko Sakanako DBHko bigarren mailako 14 ikasle ere. Azkenik, Altsasuko Zelandi eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 14 ere etxean bakartu dituzte.