Berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza balloarek bultzatzen dituzten istorioen bila ari da Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren Lehiaketaren bigarren edizioan. Helburua kulturartekotasuna eta kohesio sozialaren alde eta bazterkeriaren kontra jardungo duten pertsona eta entitateak sortzea eta sendotzea da. Lehaiketa Zurrumurruen jasari, baloreak aterki Anitzartzea zebitzuko sentsibilizazio kanpainaren barruan dago.
Ipuin laburren lehiaketan Sakanako biztanle guztiek parte har dezakete, edozein dela bere jatorria zein egoera juridiko eta administratiboa ere. Aniztasuna, berdintasuna, errespetua, diskriminazio eza, elkarbitzitza, kulturartekotasuna, arrazakeriaren eta aurreiritzi eta zurrumurruen kontrako borroka, aniztasunaren ekarpen eta abantailak eta abar dira ipuinetan landu daitezkeen gaiak. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke, baina ezin da lan bera bi hizkuntzetan aurkeztu.
Ezaugarriak
Ipuinek gehienez lau orrialdeetako luzapena izanen dute. Arial letran idatzita egon beharko dute, 12 tamainarekin eta espazio bikoitzean. Lanak posta elektronikoz aurkeztu behar dira: anitzartean@sakana-mank.eus. Bi dokumentu aurkeztu behar dira PDF formatuan: lehenengoan parte hartzailearen datu pertsonalak agertu behar dira eta bigarrenean izenburu berdina bere izengoitiarekin. Ekainaren 30era arte, hau barne, dago ipuinak bidaltzeko aukera.
Epaimahaia Sakana Mankomunitateare Berdintasun Teknikariak, Bitartekari linguistikoak eta kulturartekoaak eta ZASKAko kide batek osatuko dute. Erabakia 2021-2022 ikasturtea hasi aurretik jakinaraziko da.
Sariak16 urte bitartekoendako Sakanako dendaren batean eskola materialean aldatzeko 100, 75 eta 50 euro izanen dira, eta 16 urtetik gorakoendako Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean erabiltzeko 200, 150 eat 100 euroko bonoak. Sarien banaketa Sakanako Mankomuntiatearen egoitzan izanen da eta irabazleek sari banaketara joan beharko dute. Iralean izanen da.
Informazio gehiago anitzartea@sakana-mank.eus helbidean.