Udaberriko Tonbolak badu zenbaki saritua

Guaixe 2021ko eka. 3a, 19:35

Kanpainarekin bat egin zuen establezimendu bateko erakusleihoan kartela jarrita.

9.838 zenbakidun txartela duenak Smart TV bat jasoko du.

Aurreko bi asteetan Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteko (SDOZE) establezimenduetan erosketak egiten zutenek txartel bat jasotzen zuten opari. Zuzeneko sariez aparte, zozketa baterako zenbakiak ere banatu zituzten horrela. Behin zozketa eginda SDOZEk jakinarazi du Smart TV eskuratuko duena 9.838 zenbakia duen txartelaren jabea dela. Saridunak Altsasuko Xagu Informatika dendatik pasatu beharko du saria jasotzera. Horretarako, jakina, saritutako txartela aurkeztu beharko du. Irabazleak 15 eguneko epea izango du saria hartzeko.