Gaur despedituko dute Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa

Guaixe 2021ko eka. 4a, 13:30

Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa egiten Nafarroako Unibertistate Publikoko kiroldegian. Argazkia: NUP.

56 sakandar ari dira ebaluazioa egiten.

Herenegun hasi eta gaur despedituko da Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa. Hura egiten ari diren 3.869 ikasleetatik 56 sakandarrak dira. Altsasu institutuan ikasketak egin dituztenak 47 dira, D ereduko 46 eta A ereduko 1. Gainera, Iruñeko Biurdana institutuan ikasten ari diren Arakilgo eta Irurtzungo zortzi ikasle ere aurkeztu dira ebaluaziora.