Astelehenean 68 eta 69 urte arteko altsasuarrek, olatzagutiarrek eta ziordiarrek bigarren txertoa jaso zuten eta, egun berean, Altsasuko Burunda frontoitik lehen txertoa jasotzera pasa zirenak hiru herrietako 50 eta 54 urte artekoak izan ziren. Guztira Pfizerren 740 txerto jarri zituzten Osasunbideako langileek. Asteartean Etxarri Aranazko liburutegian Lakuntza eta Urdiain arteko 67 eta 69 urte arteko 157 sakandarrek Pfizer etxearen bigarren txertoa jaso zuten. Asteazkenean, berriz, Irurtzungo kiroldegitik Arakil eta Arruazu arteko 160 bat sakandar pasa ziren bigarren txertoa hartzeko. 68 eta 69 urte zituzten guztiek.