Koronabirusa Sakanan

COVID-19 kutsatzean %54,92 jaitsi dira maiatzean

Guaixe 2021eko ekainaren 8a

Txertoa duen xiringa erizainaren eskuan. ARTXIBOA.

Apirilean baino 312 koronabirus gaixo gutxiago atzeman ziren maiatzean, guztira 256. Joan den urtean 1.170 sakandar gaizkitu ziren COVID-19arekin, aurten, dagoeneko, 1.255. Ibarreko populazioaren %11,97k pasa du gaitza. 

Maiatza 256 COVID-19 positibo gehiagorekin joan zen eta pandemia hasi zenetik 2.425 sakandar dira gaitza pasa dutenak. 
dalerrietako biztanleria eta gaixo kopuruak gurutzatuta, Urdiain da COVID-19 gaixo gehien izan duen herria: %23,3. Positibo kopurua maiatzean hiru puntu hazi ondoren Etxarri Aranatz da zerrendan bigarrena (%17,06). Lakuntzan gaixoen kopurua hilabete batean 3,45 puntu igo da (%14,27). Arbizun, berriz, igoera 1,6 puntukoa izan da (%15,6). Iturmendin (%13,14) eta Irurtzunen (%11,62) ez da aldaketa handirik izan. 

Igoera txikia izan ondoren, gaitza populazioaren %10 baino gehiago izatera pasa Altsasu (%10,54). Maiatzean 2,96 eta 2,43 puntutako igoera izan ondoren talde horretan sartu dira Irañeta (%10,65) eta Ergoiena (%10). Ehuneko hamarreko langa pasatzear daude Ziordia (%9,71, apenas aldaketarik ez) 3,17 puntu igo den Uharte Arakil (%9,51) eta 3,05 puntu igo den Bakaiku (%9,44). Populazioaren %7 gaixorik izan duten lau udalerri daude: Arruazu (%8,49) eta Arakil (%7,38). Azkenik, COVID-19 kasu gutxien zenbatu diren udalerria Olatzagutia (%7,38) da. 

Sakanako COVID-19 kasuak 2021ko hilabeteka
Udalerria Herria 2021-01 2021-02 2021-03 2021-04 2021-05 2020an 2021ean Guztira
Irurtzun   17 9 4 43 5 183 78 261
Arakil   3 14 3 8 1 42 29 71
  Aizkorbe 0 0 0 0 0 0 0 0
  Urritzola 0 0 0 0 0 0 0 0
  Errotz 0 0 1 0 0 0 1 1
  Izurdiaga 1 2 0 0 0 4 3 7
  Etxeberri 0 0 0 0 0 6 0 6
  Egiarreta 0 0 0 0 0 6 0 6
  Etxarren 1 2 1 5 0 5 9 14
  Ekai 0 0 1 0 0 2 1 3
  Zuhatzu 0 4 0 0 0 2 4 6
  Satrustegi 0 1 0 0 0 1 1 2
  Hiriberri Arakil 1 0 0 1 0 7 2 9
  Ihabar 0 5 0 2 1 9 8 17
Irañeta   0 0 0 4 5 9 9 18
Uharte Arakil   1 2 0 14 25 33 42 75
Arruazu   0 1 2 0 1 5 4 9
Lakuntza   5 3 19 64 44 47 135 182
Arbizu   5 9 11 63 18 67 106 173
Ergoiena   0 1 4 12 9 11 26 37
  Unanu 0 0 0 5 0 1 5 6
  Dorrao 0 0 4 1 5 3 10 13
  Lizarraga 0 1 0 6 4 7 11 18
Etxarri Aranatz   19 14 23 138 74 158 268 426
  Etxarri Aranatz 19 14 23 137 73 155 266 421
  Lizarragabengoa 0 0 0 1 1 3 2 5
Bakaiku   0 4 4 9 11 6 28 34
Iturmendi   20 0 5 11 1 17 37 54
Urdiain   5 17 34 30 2 66 88 154
Altsasu   29 50 53 153 50 452 335 787
Olatzagutia   6 14 7 18 8 57 53 110
Ziordia   3 10 1 1 2 17 17 34
Guztira:   113 148 170 568 256 1.170 1.255 2.425
                   
*Populazioa 2020-01-01ean.
Iturria: Osasunbidea