Pilota

Sakandarrak Elkarpelotako finaletan

Guaixe 2021ko eka. 4a, 12:45

Gaur, ostirala, Elkarpelota Txapelketako finalak jokatuko dira Labriten, 17:00etan

Iruñeko Labrit pilotalekuak Elkarpelota Buruz Buruko Txapelketako finalak hartuko ditu gaur. Aipatu txapelketa martxoan hasi zen eta bertan kategoria txikiko 250 pilotari inguruk hartu dute parte. 7 final egonen dira jokoan: aurrebejaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak, jubenilak eta emakumezkoak. 

Pandemiagatik aforo muga izango da Labriten. Bestela, Elkarpelotako Facebookean zuzenean ikusi ahalko dira aipatu finalak, ondoko helbidean: facebook.com/elkarpelota

Elkarpelota Buruz Buruko finalak
Aurrebenjaminak: Beñat Goñi (Bortziriak / Haritza Mauleon (Oberena)
Benjaminak: Manex Balda (Aldabide) / Ander Etxegarai (Bortziriak)
Kimuak: Julen Baleztena (Aurrera) / Elur Olasso (Beti Onak)
Haurrak: Iker Ganuza (San Miguel) / Aimar Igoa (Irurtzun)
Kadeteak: Beñat Apezetxea (Erreka) / Haritz Salcedo (Zugarralde)
Jubenilak: Xhoe Lazkoz (Oberena) / Arai Murillo (Oberena)
Emakumeak: Leire Oskoz (Oberena) / Laia Salsamendi (Huarte)