Kultur 2021 programa aurkeztu dute

Guaixe 2021ko eka. 7a, 09:47

Ekainaren 18tik irailaren 4ra bitartean izanen da musika eta arte eszenikoen egitaraua, Nafarroako 38 herritan, tartean Altsasun eta Olaztin

Kultur programare 26. edizioa izanen da ekainaren 18tik irailaren 4ra. Programaren helburuak kalitatezko eta aniztasuneko eskaintza artistikoa sustatzea eta hedatzea Nafarroako lurralde osoan zehar, toki erakundeekin elkarlana egitea artea eta kultur hedatzko; sektore artistikoaren ezagutza bultzatzea, eta ondare historikoa, artistikoa eta naturala behar bezala balortzea, musika eta arte plastikoen arloko jardueren programazioaren bitartez.

Egitarauren barruan Olaztin eta Altsasun emanaldiak izanen dira: Ekainaren 25ean, 20:00etan, Olaztiko Sarasate plazan Iñaki Diéguez Hirukote akustikoa izanen da eta uztailaren 23an, 20:00etan, Altsasuko Iortiako zabalgunean Flaming Shakers Beatles talde tributuaren kontzertua izanen da.