Txirrindularitza

Nahia Imaz bigarren Lizarrako Udala Emakumeen III. Sarian

Guaixe 2021ko eka. 9a, 12:55
Kadeteen lasterketa. Argazkia: Martin Early.

Nafarroa Ermitagaña taldeko altsasuarra Laia Puigdefabregas bere taldekidearen atzetik sartu zen helmugara

Larunbatean junior eta kadeteen mailako Lizarrako Udala Emakumeen III. Saria jokatu zen. Juniorren lasterketan 21 txirrindulari aritu ziren eta Nafarroa Ermitagaña taldeak proba goitik behera kontrolatu zuen, lehen hiru postuetan bere taldeko txirrindulariak sailkatu baitziren. Txapelduna Laia Puigdefabregas izan zen (2:20:22), eta 4 segundora Nahia Imaz altsasuarra eta Naroa Fernandez sartu ziren. 

Bestalde, kadeteen mailan 39 txirrindulari aritu ziren, eta eraso eta mugimendu askoko proba izan zen. Azkenean Melanie Dupin (Livradais) iritsi zen helmugara bakar bakarrik (01:12:20), eta haren atzetik zetorren seikotea 46 segundora sartu zen. Nafarroa Ermitagaña taldeko Leire Urtasun lakuntzarra 24. postuan sailkatu zen, 2:54ra.