Aralarko santutegian bisita gidatua

Guaixe 2021ko eka. 9a, 12:08

Sakanako Mintzakideak taldeak Aralarko santutegiaren artea eta historia ezagutzeko irteera antolatu du igandean, ekainaren 13an

Kitz Mendiolak bisita gidatu historikoa eta artistikoa eginen du Aralarko santutegian barrena igandean, ekaikanaren 13an, 12:00etatik aurrera. Irteera Sakanako Mintzakideak taldeak antolatu du, eta euskaraz dakien edozeinek parte har dezake. Bisita gidatura joateko aurretik izena eman behar da 600 482 024 telefono zenbakian Whatsapp bidezko mezu bat bidaliz. Bihar da izena emateko azken eguna. Mintzalagunek Aralarko santutegia ongi ezagutzeko aukera paregabea eskaini dute.