Paleta goma

Emakume Master Cup finalerdiak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2021ko eka. 11a, 11:05
Ziordian jokatutako 1. jardunaldiko partida bat. Argazkia: Emakume Master Cup.

Euskalerriari pilotalekuak Nafarroako Emakume Master Cup Foru Komunitateko Paleta Goma Txapelketako finalerdiak hartuko ditu igandean, goizeko 10:00etatik aurrera

Maiatzaren 23an I. Nafarroako Emakume Master Cup Paleta GomaTxapelketako 1. jardunaldia jokatu zen Ziordiko pilotalekuan. Bertan 46 palistak hartu zuten parte, eta lehiaketa sistema berri batean lehiatu zien, triangeluarrak eta lauangeluarrak jokatuz. Tartean hainbat palista sakandar zeuden. Eta hain zuzen ere Ziordiko 1. jardunaldi horretatik atera ziren finalerdietara sailkatu ziren palistak. 

Nafarroako Emakumezkoen Master Cup Paleta Goma Txapelketako finalerdiak ekainaren 13an, igandean, jokatuko dira Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, goizeko 10:00etatik aurrera. Bikote irabazleek bi aste beranduago toki berean jokatuko dituzte final handiak, ekainaren 26an, 17:00etan, larunbatarekin, Etxarri Aranazko pilotalekuan. 

Nafarroako Emakume Master Cup Paleta Txapelketako finalerdiak
Igandean, goizeko 10:00etan, Etxarri Aranatzen
Gazteak:
Aurize Beltza- Maialen Larraza / Elaia Zabalza-Mikaela Mendiola

Irati Garziarena-Maria Eguskiza / Ane Berastegi-Iraia Amado
2. maila:
Artazkoz-Garatea / Anitua-Beitia
Quevedo-Sarasibar / Antxo-Argain
1. maila:
Saralegi-Galarza / Errea-Murillo
Parot-Ansotegi / Mendinueta-Eskala
Eliteak: 
Uxue Murillo-Irati Igoa / Amaia Irazustabarrena-Ariane Arrieta
Isasmendi-Ruiz de Azua / Saragueta-Ardanaz