Igande goizaldean, hamahiru laguneko talde batek Ekain Perrino jipoitu zuen. Irain homofoboak eta kolpeak jaso zituen gazteak, konorterik gabe eta larri zaurituta geratu arte.
Perrinok, baina, argi du zein den bidea halako gertakarien aurrean, eta eskubideen alde borroka egiteko deia luzatu du: "Denok berdinak gara. Ez dugu eskubideen borroka utzi behar". Bestetik, erasoaren lekuko izan zirenei, Ertzaintzara jotzeko eskatu die basauriarrak.
Hainbat mobilizazio, gaur arratsaldean
Basaurin bertan manifestazioa egingo da gaur, eta zuzeneko emisioa eskainiko du Geuria hedabideak.