Mediku kontsultategiak eraberritzeko 49.109,9 euro

Guaixe 2021ko eka. 16a, 09:54
Ihabarko kontzeu etxean dago mediku kontsultategia.

Ihabarko Kontzejua 15.582,77 euro jasoko ditu eta Iturmendiko Udalak, berriz, 33.527,13.

Osasunbideak herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko, eraberritzeko edo handitzeko 950.000 euro zituen aurten. Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea Gregorio Achutegui Basagoitik ebazpen bidez jakinarazi duenez, dirulaguntza jaso dutenen artean Sakanako bi toki erakunde daude. Alde batetik, Ihabarko Kontzejuak 15.582,77 euro jasoko ditu. Kontzeju etxean bertan dagoen kontsulten gunea handituko eta komunen irisgarritasuna hobetuko du. Bestetik, Iturmendiko Udalak 33.527,13 eurorekin kontsultategia hartzen duen eraikinaren leihoak aldatuko ditu, fatxadak isolatu eta teilatua berrituko du