Haur eskolarendako dirulaguntza

Guaixe 2021ko eka. 16a, 11:32

Arbizuko Kattuka haur eskola. ARTXIBOA

Kanpoko patioaren itxiturarako da.

Hezkuntza Departamentuak 0 eta 3 urte arteko haurrak hartzen dituzten ikastetxeak hobetzeko eta birmoldatzeko dirulaguntza deialdia egin zuen. 250.000 euro banatu ditu horretarako eta haietatik 13.759,43 jaso dituzte  Lakuntzako eta Arbizuko udalek, Kattuka haur eskolarako. Dirulaguntzaren bidez haur eskolaren kanpoko patioaren perimetro itxitura berrituko da.