Igeriketa

Zelandi, igerilarien festa

Guaixe 2021ko eka. 15a, 11:30
Giro polita izan zela azaldu dute antolatzaileek. Argazkia: Sakana Igeriketa Taldea.

Altsasuko igerilekuek Nafarroako Kirol Jokoen kimuen laugarren Jardunaldia hartu zuten eta 14 taldeetako 130 igerilarik hartu zuten parte, Sakana Igeriketa Taldeko ordezkariak tartean

Zelandi kiroldegian kirolarien joan etorria ikusgarria izan zen ekainaren 5ean. Zelandiko kantxan Autonomien Arteko Bigarren Mailako Saskibaloiko Lauko Finala jokatzen zen bitartean, Zelandi igerilekuetan Nafarroako Kirol Jokoen Kimuen Mailako laugarren jardunaldia jokatu zen. Zenbakietan, Nafarroako 14 igeriketa klubetako 130 igerilarik hartu zuten parte Nafarroako Kimuen Mailako Igeriketa Txapelketako laugarren jardunaldian. 

Tartean Sakana Igeriketa Taldeko ordezkariak zeuden, Asier Fernandez Huarte eta Mikel Arrizabalaga Garziandia. Asier 400 m libreetan aritu zen, eta Mikel 100 m bularretan, eta lan txukuna egin zuten. Sakana Igeriketa Taldeak gogotik egin behar izan zuen lan guztia behar bezala antolatzeko, eta aipatu digutenez, “txapelketa 16:00etatik 19:00etara luzatu zen, giro bikainean”.