56 gazte unibertsitaterako bidean

Guaixe 2021ko eka. 11a, 11:34
Ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Argazkia: NUP

Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa gainditu dute aurkeztu diren guztiak.

56 ikasle sakandarrek Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa egin zuten hilaren 2tik 4ra. Ebaluazioaren emaitzaren berri atzo izan zuten eta sakandar guztiek gainditu egin zuten. Altsasu institutuan ikasketak egin dituzten 47ak, D ereduko 46 eta A ereduko 1. Baita Iruñeko Biurdana institutuan ikasten ari diren Arakilgo eta Irurtzungo zortzi ikasleak ere.