Paleta Goma

Palista onenak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2021ko eka. 15a, 12:00

Igandean Euskalerriari pilotalekuak Nafarroako Emakume Master Cup Paleta Goma Txapelketako finalerdiak hartu zituen. Tartean hainbat palista sakandar lehiatu ziren. Frontoian bildu ziren zaleak goi mailako pala txapelketaz gozatzeko aukera izan zuten.