Paleta Goma

Emakume Master Cupeko finalistak zehaztu ziren Etxarri Aranatzen

Guaixe 2021ko eka. 16a, 09:00

Euskalerriari pilotalekuak Nafarroako Emakume Master Cup Foru Komunitateko Paleta Goma Txapelketako finalerdiak hartu zituen igandean. Giro bikaina eta ikusle asko izan ziren. Finalak Uharte Arakilen eta Etxarri Aranatzen jokatuko dira

Igandean jokatu ziren Nafarroako Emakumezkoen Master Cup Paleta Goma Txapelketako finalerdiak, Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, goizeko 10:00etatik aurrera. Ez dago esan beharrik Etxarri Aranatzen emakumezkoen palak jarraipen handia duela. Gure Pilota klubean makina bat palista trebatzen dira, eta Master Cup Txapelketan Etxarriko klubeko zenbait palista aritu dira. Horrela, finalerdiak ikusle asko erakarri zuen, beti ere eskatutako segurtasun protokoloak eta mugak beteaz. 

Finalak 
Nafarroako Emakumezkoen Master Cup Paleta Goma Txapelketako final handiak banatuta jokatuko dira. Hasteko eta behin, igandean, ekainaren 20an, gazteen mailako eta 2. mailako finalak jokatuko dira Uharte Arakilen, 18:00etatik aurrera. Horrekin batera, Nafarroako Emakumezkoen Master Cup Pilota Misto Txapelketako eliteen eta gazteen mailako finalerdiak eta Pilota Goxoko gazteen mailako finala jokatuko dira. Nafarroako Master Cup Paleta Goma Txapelketako 1. mailako eta eliteen mailako final handiak, aldiz, Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, ekainaren 26an, 18:00etan, larunbatarekin. Finalak Navarra Television telebista kateak eskainiko ditu. 

Nafarroako Emakume Master Cup Paleta Txapelketa
Finalerdietako emaitzak:

  • Gazteak
    • Aurize Beltza - Maialen Larraza 13
      Elaia Zabalza - Mikaela Mendiola 25
    • Irati Garziaren - Maria Eguskiza 25
      Ane Berastegi - Iraia Amado 1
  • Bigarren maila
    • Leire Artazkoz - Irune Garatea
      Olatz Beitia - Enara Anitua 25
    • Juncal Quevedo - Olaia Sarasibar 25
      Xelei Antxo - Elene Argain 6
  • 1. maila
    • Saralegi - Galarza 25
      Errea - Murillo 12
    • Parot - Ansotegi 17
      Mendinueta-  Eskala 25
  • Eliteak
    • Uxue Murillo - Irati Igoa 23  
      Amaia Irazustabarrena - Ariane Arrieta 25
    • Isasmendi - Ruiz de Azua 25
      Saragueta - Ardanaz 17