Ostiralean indarrean sartuko da neurri berriak agintzen dituen Foru Agindua. Nafarroako Gobernuak modu mailakatuan eta ordenatuan neurriak malgutu nahi ditu; hortaz, edukiera eta ordutegi aldaketak izanen dira ostalaritzan, gizarte ospakizunetan, kultura emanaldietan, kirolean eta igerilekuetan. Neurri berriak, dena ongi, uztailaren 1era arte iraungo dute, epidemia egoeraren arabera.
Neurri berriak
- Ostalaritza. Barrualdeko edukiera %30etik %50era pasako da, eta itxiera ordu bat zabaltzen da: 24:00ak. Sei mahaikide gehienez, haien arteko 70 cm-tako distantziarekin.
- Elkarteak. Edukiera %30tik %40ra igotzen da. Bertan egiten diren ospakizunetan gehienez barrualdean 50 pertsona egon daitezke, eta kanpoaldean 100. Ordutegia 24:00ak arte zabaltzen da.
- Kultura. Edukiera %60ra igotzen da. Itxiera 24:00ak arte luzatzen da.
- Ezkontzak eta ospakizunak. Barrualdean gehienez 75 pertsona, kanpoaldean gehienez 150 pertsona. Ezin dira dantzatzeko pistak zabaldu.
- Igerilekuak. Edukieraren %60; Aldageletan eta dutxetan %50.