Txirrindularitza

Adrian Martinezek palmaresa mustu du

Guaixe 2021ko eka. 21a, 10:30
Adrian Martinez, Undianoko helmugan. Argazkia: Martin Early.

Sakana Group-Aralar Txirrindularitza Taldeko lakuntzarrak Undianoko Kadeteen Lacturale Trofeoa irabazi zuen

Ekainaren 13an kadeteen Lacturale Trofeoa jokatu zen Undianon, 61 kilometroko lasterketa gorabeheratsua. Lasterketa oso mugitua izan zen eta, azkenean, Sakana Group-Aralar Taldeko Adrian Martinez Los Santos lakuntzarrak kadeteen mailako bere palmaresa mustu zuen, garaipen polita lortu baitzuen, Undianoko helmugara bakarrik heldu eta gero (1:35:05). Bi segundora Gama taldeko Ivan Villoria eta Zatika taldeko Gari Ugarte sartu ziren. Quesos Albenizko Asier Etxeberria 4. sailkatu zen, 5 segundora, eta Sakana Group taldeko Manex Zufiaurre 7., 24 segundora. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Mikel Regil (Quesos Albeniz) 16. iritsi zen helmugara, Aritz Oiarbide (Sakana Group) 22., Iker Gomez (Quesos Albeniz) 25. eta Iker Agudelo (Quesos Albeniz) 27.