Txirrindularitza

Ander Villalobosen garaipena Tafallan

Guaixe 2021ko eka. 22a, 10:30

Quesos Albeniz-Burunda taldeko altsasuarrak juniorren mailako bere lehen garaipena lortu zuen, esprintean Jon Erdoziari (Sakana Group-Aralar), Ibai Azanzari (Beola Motor) eta Mikel Unzilla taldekideari gailenduta

Ekainaren 12an juniorren mailako Tafalla Erdialdea Trofeoa jokatu zen, 108,4 kilometroko lasterketa. 47 txirrindularik lortu zuten proba despeditzea, lasterketa oso mugituan. Azkenean, boskote bat iritsi zen batera helmugara eta Quesos Albeniz Burunda taldeko Ander Villalobos gailendu zen guztien artean. Altsasuarrak junior mailako bere lehen garaipena lortu zuen. Bigarren Sakana Group-Aralar taldeko Jon Erdozia sailkatu zen, hirugarren Ibai Azanza (Beola Motor), laugarren Mikel Uncilla (Quesos Albeniz) eta bosgarren Aimar Berango (Lizarte). Top Tenean beste bi sakandar ere sailkatu ziren: Sergio Lopez (Quesos Albeniz) seigarren sartu zen, 32 segundora eta Unai Garro (Sakana Group) hamargarren, denbora berean. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Aitor Ondarra (Sakana Group) 41. sartu zen eta Jon Koldobika Urrusolo 43. (Sakana Group), biak 7:36ra. Aipatzekoa da lasterketako talde onenaren saria Quesos Albeniz-Burunda taldeak jaso zuela.