Sakandarren ur hornidura bermatzeko eraiki zen Urdalurko uharka. Haren goiko ur banaketa sarea gaur egun Satrustegiraino iristen da. Sakanako Mankomunitateak hodia Irurtzuneraino luzatu nahi du eta, horretarako, beste pauso bat emanen du aurten Satrustegi eta Etxarrengo ur biltegiaren artean hodia luzatuz.
Etxarrengo ur biltegia.
Lanek 509.215,85 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua dute eta haiek egiteko lau hilabete izanen ditu enpresa hartzaileak. Mank-ek lanak emateko deialdia egin du haiek egiten interesa duten enpresek garilaren 1eko gauerdira arte dute proposamenak aurkezteko.