Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 2tik azaroaren 27an jokatuko da. Aurretik txapelketan parte hartuko dutenen osatzeko aurrekanporaketa jokatu da asteburuan Igantzin, Garesen eta Iruritan. Hemezortzi bertsolarik parte hartu dute guztira: 2019ko txapelketan parte hartu gabekoak eta azken txapelketa horretako azken lau sailkatuak. Aurrekanporaketan hamahiru bertsolarik lortu dute txapelketan parte hartzeko eskubidea, eta parte hartu zuten hiru sakandarrek, Ekain Alegrek, Idoia Granizok eta Oier Lakuntzak, txapelketarako txartela lortu dute. Haiekin batera, beste hamaika bertsolari ere arituko dira udazkeneko txapelketan, 2019koan parte hartzeagatik sailkatutak daudenak.
Hiru aurrekanporaketa saio bakoitzeko irabazleak eta sailkapenaren araberako beste hamar bertsolari izan dira txapelketarako sarbidea eskuratu dutenak.
Saioak, puntuak eta sailkapena
- Igantzi. Ekainak 18, ostirala
- Endika Legarra Nuin (246,5)
- Aitor Irastortza Arrizurieta (230,5)
- Idoia Granizo Uribarrena (227)
- Urko Gartzia Aleman (219,5)
- Sahats Aleman Sadaba (210,5)
- Etxahun Azkarraga Fernandez (179)
- Gares. Ekainak 19, larunbata
- Patxi Castillo Graciarena (245,5)
- Erika Lagoma Pombar (242,5)
- Mikel Lasarte Cia (238,5)
- Ainara Ieregi Aramburu (208,5)
- Mintxo Astiz Goñi (201,5)
- Jabi Lezaun Landa (179,5)
- Irurita. Ekainak 20, igandea
- Xabier Silveira Etxeberria (279,5)
- Ekhiñe Zapiain Arlegi (259)
- Ekain Alegre Gil (255)
- Egoitz Gorosterrazu Elizagoien (244)
- Oier Lakuntza Irigoien (222)
- Aitor Almandoz Elizalde (203,5)