Pandemia aurreko tren zerbitzura buelta

Guaixe 2021ko eka. 25a, 10:34

Trena Uharte Arakilgo tren geltokian. ARTXIBOA

Iruñea eta Gasteiz lotzen dituzten hiruna tren daude berriro.

Pandemiagatik garraio publikoaren zerbitzuan murrizketa handiak egin ziren. Renfek jakinarazi du aste honetan bueltatu dela pandemia aurreko ordutegietara, beti ere, Iruñea eta Gasteiz arteko tren erregionalari dagokionez. Iluntze parteko trenaren zerbitzua jarri dute berriro. Trenak astelehenetik larunbatera hirutan pasako dira bi norabideetan eta igandean bitan, goizez ez baita trenik izanen. Tren horiek Uharte Arakil, Etxarri Aranatz eta Altsasuko herriko gera-tokian gelditzen dira. 

Ibilbide bera egiten duten autobusen zerbitzuan pandemia garaiko murrizketekin mantentzen du Burundesa enpresak. Astegunetan bi hiriburuak lotzen dituen zortzi zerbitzu egiten ditu, larunbatetan bi eta igandeetan bakarra. Nafarroako Gobernuak Iruñea-Gasteiz emakida eta Arabako Foru Aldundiak Bilbo-Iruñea kontzesioa datozen hilabeteetan lizitatzeko asmoa dute.

Tren orduegiak
Iruñea-Gasteiz norabidea
Iruñea Uharte Arakil Etxarri Aranatz Altsasu Gasteiz
*08:37      09:07 09:12 09:18 09:50
16:40                   17:00 17:09 17:15 17:48
19:58                   20:23 20:28 20:34 21:07
**20:05               20:36 20:41 20:47  21:18
 
Gasteiz-Iruñea norabidea
Gasteiz Altsasu Etxarri Aranatz Uharte Arakil Iruñea
*09:52                 10:25 10:31 10:37 10:57
15:30                   16:01 16:07 16:12 16:35
19:00                  19:31 19:37 19:53 20:13
*Igandeetan ezik. 
**Igandeetan