Mendi lasterketak

Gasanz eta Bereziartu Atarrabiako podiumean

Guaixe 2021eko ekainaren 28a

Hirumendi Traileko Bikotekako txapeldunak izan ziren, sailkapen orokorrean zortzigarren eta bederatzigarren sailkatu eta gero

Ekainaren 20an Atarrabi Trail mendi lasterketa jokatu zen, bi distantziatan: Bimendi (14 km, 800 m desnibel +), Oihana eta Larzabal mendiak gainditzen zituena, eta Hirumendi (25 km eta 1800 m desnibel +), Antxoriz, Berrondo eta Larzabal bezalako igoerak jasotzen zituena. 

Hirumendi Trailean (25 km) Aitor Blanco Urmeneta izan zen garailea (2:31:55). Ion Solari ia bi minutuko aldea atera zion (2:33:42). 8. eta 9. postuetan Javier Gasanz eta Jokin Bereziartu sailkatu ziren, denbora berean (2:50:30). Hain zuzen ere, Dantzaleku Sakana Klubeko altsasuarrak izan ziren Bikotekako Txapelketa irabazi zutenak. Emakumezkoetan Ainara Alkuaz (3:08:14) gailendu zitzaion Naiara Irigoieni (3:21:43). Iñaki Zabaleta (Sakana Bizirik) 51. sailkatu zen (3:17:30), Santi Galarza (Dantzaleku) 64. (3:24:31), Jorge Iradi (Dantzaleku) 77. (3:29:08) eta Karlos Ondarra 90. (3:32:10). 

Bimendi Trailean (14 km) Aimar Azpiroz (1:11:58) eta Nuria Mendivi (1:29:40) izan ziren txapeldun handiak. Sakandarrei dagokienez, Joseba Galarza (Dantzaleku) 26. sailkatu zen (1:26:40) eta Aralar Mendi taldeko Jose Javier Beregaña eta Itziar Retegi 96. eta 97. postuetan, denbora berean (1:43:43).