Txirrindularitza

Gipuzkoako Junior Itzulia Quesos Albenizko Hugo Aznarrendako

Guaixe 2021ko eka. 29a, 10:29

Gipuzkoako Junior Itzuliko podiuma, Hugo Aznar buru dela.

Talde sakandarreko Kortesko txirrindulariak atarikoa eta 3 etapa zituen proba prestigiotsua irabazi du. Mikel Uncilla 3. sailkatu zen atzo Lazkaon jokatutako azken etapan

Ostiralean hasi zen 31. Gipuzkoako Junior Itzulia, Azkoitian jokatutako 3 km pasako atariko etaparekin. Bertan junior mailako talde garrantzitsuenak lehiatu dira, Quesos Albeniz-Burunda eta Sakana Group-Aralar taldeak tartean. Larunbatean 1. etapa hartu zuen Eibarrek, 104,5 km-koa, eta Hugo Aznarrek (Quesos Albeniz) irabazi zuen, esprintean (2:39:37). Hortik aurrera, itzulia irabaztea izan zen Burunda Txirrindularitza Taldearen helburua, eta lan bikaina eginda, lortu dute. 

Igandean 2. etapa jokatu zen Andoainen (84 km), esprintean erabaki zena, eta Hugo Aznar 3. sailkatu zen, Haimar Etxeberria garailearen denbora berean (2:11:29) eta atzo, astelehenarekin Lazkaon jokatutako 3. eta azken etapan (89 km), Mikel Uncilla etxarriarra (Quesos Albeniz) 3. sailkatu zen, David Peñaranda irabazlearen denbora berean (2:08:29). Hugo Aznar 6. sailkatu zen, 53 segundora. Etapako mendiko sailkapena irabazi zuen Uncillak. 

Gipuzkoako Junior Itzuliko sailkapen orokorra kontuan hartuta, Hugo Aznar gailendu da (8:07:46), eta 2. Unai Zubeldia (Limousin Oriako) sailkatu da, denbora berean. Unai Garro (Sakana Group) 17. sailkatu da, Sergio Lopez (Quesos Albeniz) 31., Mikel Uncilla (Quesos Albeniz) 34., Aimar Tadeo (Sakana Group) 43., Jon Koldobika Urrusolo (Sakana Group) 51, Jon Erdozia (Sakana Group) 55. eta Ander Villalobos (Quesos Albeniz) 73. Hugo Aznarrek ere puntukako txapelketa irabazi zuen, eta AMPO-Ikolan Lanaldi izan zen taldekako txapelduna.