Mank-ek aldi baterako berdintasun teknikaria kontratatzeko deialdia egin du

Guaixe 2021ko eka. 29a, 13:55
Sakanako Mankomunitateko egoitza.

Oposizio-lehiaketa bidez aukeratuko dute langilea eta alde baterako lanaldia izanen du.

Sakanako Mankomunitateak jakinarazi duenez, bajan dagoen berdintasun-teknikariaren lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia egin du. Ordezkapen hori egiteko ibarreko erakundeak oposizio-lehiaketa deitu du. Eskatzen diren baldintzen artean daude hautagaiak euskara jakitea (C-1 maila edo baliokidea). Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Sakanako Mankomunitateko erregistroan aurkeztu beharko dira eta horretarako epea ostiralera arte dago zabalik.