Hondakinen garraioa emateko deialdia

Guaixe 2021ko eka. 30a, 09:17

Utzubar EKO Guneko transferentzia gunean garraiorako gabarrak. ARTXIBOA

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak egin du deialdia, Arbizun eta Azkoienen dauden hondakindegietatik tratamendu plantara sailkatutako hondakinak eramateko.

Sakanako Mankomunitatea kide den Nafarroako Hondakinen Partzuergoak Arbizuko eta Azkoiengo hondakindegietatik tratamendu plantetara eramateko garraio lanak emateko deialdia egin du. Lanak hartzen dituenak, batetik, Arbizuko eta Azkoiengo deskarga-kaietan utzitako hondakinak garraiatzea eta tratamendu-zentroetara eraman beharko lituzke. Bigarrenik, pisu mugikorren eta instalazioen funtzionamendu ona eta alderdi orokorra ziurtatzea, horretarako beharrezkoak diren lanak eginez (garbiketak, mantentze-lanak eta konponketak, eta abar). Eta, azkenik, araudi guztiak betetzen direla ziurtatzea. 

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak lanak kostu-eraginkortasun erlazioan preziorik onena eskaintzen duenari emanen dio lana. Arbizutik eta Azkoiendik hondakinak tratamendu plantetara garraiatzeko kontratua eskuratzen duenari partzuergoak 1.592.173,44 euro (BEZ kanpo) pagatuko dizkio. Eskaintzak garilaren 12ko 00:00etara arte egin daitezke Nafarroako lizitazio elektronikoaren plataformaren bidez.